Eñaut Elorrieta musikari gernikarraren musikak eta ahotsak bete zuten atzo arratsaldean Baztartxo. Irteera argiak diskoaren aurkezpen biran dabil Elorrieta, eta 2019an argitaratutako lan horretan jasotako kantuek osatu zuten atzoko emanaldiaren zatirik nagusiena. Baztartxo bete zuten musika zaleek, ordea, bizkaitarraren ibilbideko beste hainbat kanta ezagun entzuteko eta abesteko parada ere izan zuten.