Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du Euskal Herriko bertsolari gazteentzako XXI. Abra Saria. Getxon (Bizkaia), Algortako Azebarri kultur elkartearen egoitzan, jokatu zuten atzo Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako sariketa.
Bost bertsolari lehiatu ziren Iturberekin batera Abra Sarian, Naroa Torralba gai-jartzailearen esanetara: Maider Altuna (Arrigorriaga, Bizkaia), Josu Txoperena (Hendaia/Lesaka, Lapurdi-Nafarroa)), Ekain Alegre (Altsasu, Nafarroa), Oihan Diaz (Algorta, Bizkaia)) eta Unai Anda (Ametzaga, Araba).