Azkoitiko Udaleko Ingurumen sailak gaur, ostirala, argitaratu du Altamirako baratze ekologikoen zozketan parte hartuko duten herritarren behin betiko zerrenda. Zozketa datorren asteartean, otsailak 15, egingo du udalak, 12:30ean hasita. Hala eta guztiz ere, zozketa publikorik gabe egitea erabaki dute "COVID-19aren eraginez". Zozketa grabatu egingo dute, eta ondoren, grabazioa udalak bere webgunean argitaratuko du.
Zozketan parte hartuko duten herritarren zerrenda behin betikoa da. Argibideetarako, 943-85 71 72 telefono zenbakia zabaldu du udalak.