Pasira egitasmoaren barruko beste ibilaldi bat egin dute gaur Azkoitian

Anartz Izagirre 2022ko ots. 10a, 14:59

Pasira egitasmoaren barruko gaurko ibilaldiaren irudia. (Gurutze Gorria)

Ibilbide osasungarrien saio berri batez gozatu dute hainbat herritarrek Azkoitian zehar. Osasun fisikoa eta mentala lantzea da Pasira programaren xedea.

Beste aste batez Pasira egitasmoaren barruko ibilaldia egin dute gaur, osteguna, hainbat herritarrek. Aizkibel liburutegiaren parean elkartu dira partaideak, eta adineko pertsonen osasun fisikoa eta mentala lantzea helburu, herrian zehar ibili dira oinez.

Azkoitiko Udalak, haren Kirol Orientazio Zerbitzuak, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak, Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, Azkoitia Lagunkoia egitasmoak, Caritasek eta Gurutze Gorriak jarri zuten martxan ibilbide osasungarrien programa, iaz: Tipi-Tapa.

Honako lotura honetan irakur daiteke Ane Olaizola kazetariak Pasira egitasmoaren inguruan Gipuzkoako Hitzarako egindako erreportajea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide