Etzi, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.
COVID-19a eta beste zenbait faktore tarteko, gutxitu egin da odola ematen dutenen kopurua, eta erreserbak minimoetan dira. Pandemia bukatu aurretik berreskuratu nahi dute galdutakoa. Odol emaileen beharrean daude Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Fundazioan. Hurrengo odol ateraldia martxoaren 7an, astelehena, izango da.