Otsailaren 18an, eskuzko pilotari profesionalen bi partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, eta dagoeneko eskuratu daitezke jaialdirako sarrerak. 20 eta 30 euro artean salduko dituzte sarrerak; izan ere, kantxan 30 euro balio dute, eta errebotean nahiz bigarren solairuan 20 euro. Leihatilan, berriz, 21:00etatik aurrera jarriko dituzte saltzen partida egunean.
Promozio mailako partidan, batetik Zabala eta Oier Etxeberria arituko dira, eta bestetik, Zubizarreta III.a eta Eskiroz. Lehen mailako partidan, berriz, Elezkano II.a eta Zabaleta egungo txapeldunak izango dira alde batean, eta Jaka eta Mariezkurrena II.a bestean. Bi partidak Euskal Telebistak eskainiko ditu zuzenean, 22:00etatik aurrera.