Azkoitiko Udalak joan zen hilaren 20an herriko iturriak itxi zituen, egun horietarako iragarrita zegoen izozteengatik; hain zuzen ere, sakagailua duten iturriak egon dira itxita orduz geroztik. Udalak atzo, astelehena, ireki zituzten iturri horiek, eta dagoeneko erabilgarri daude.
Bestalde, bizikleta garbigunea ere ez da erabilgarri egon egunotan, baina udalak adierazi du zabalik dagoela jada.