'Tengamos la fiesta en paz' eta 'El callejón de las almas perdidas' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Anartz Izagirre

'El callejón de las almas perdidas' filmeko irudi bat.

Tengamos la fiesta en paz haurrentzako filma igandean, hilak 13, eskainiko dute, 17:00etan. El callejón de las almas perdidas, berriz, igandean (19:30) eta astelehenean (20:00) izango da ikusgai.

Asteburu honetan bi film izango dira ikusgai Baztartxon atzokian. Alde batetik, haurrei eta gaztetxoei zuzenduriko Tengamos la fiesta en paz filma eskainiko dute igandean, hilak 13, 17:00etan hasita. Eta, bestetik, El callejón de las almas perdidas helduentzako filma eskainiko dute igandean (19:30) eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Filmetarako txartelak egunean bertan egongo dira eskuragarri Baztartxo antzokiko leihatilan.

Hona hemen aurrerapen bideoak:

Tengamos la fiesta en paz

El callejón de las almas perdidas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide