Etxetik kanpo denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Juaristi ISBk

Julene Frantzesena 2022ko ots. 6a, 15:32

Juaristi ISBko jokalariak partida amaitu berritan. (ISB)

Lleidaren kontra neurtu ditu indarrak Iñaki Jimenezek gidatzen duen taldeak, eta 69 eta 81 nagusitu da Azpeitiko eta Azkoitiko taldea. Emakumeen taldeak, berriz, izan izan du Murtziako Hozono Global Jairis taldea mendean hartu: 76 eta 51 galdu dute partida.

Urrezko LEB mailan, etxetik kanpo lehen garaipena eskuratu du gaur, igandea, Juaristi ISBk. Lleidaren kontra neurtu ditu indarrak Iñaki Jimenezek gidatzen duen taldeak, eta 69 eta 81 nagusitu da Azpeitiko eta Azkoitiko taldea.

Partida hasi denetik aurretik izan da talde bisitaria; izan ere, lehen laurdena 14 eta 19 bukatu da; bigarrena, 37 eta 40; hirugarrena 51 eta 58; eta azken txanpan ere, aldea handitzea lortu du ISBk. Manex Ansorregi izan da saskiratzaile neurketako onena, 22 puntu batu baititu azkoitiarrak.

Juaristi ISB sailkapeneko hamalaugarren postuan da, 24 punturekin. Hamazazpi partida jokatuta, zazpi irabazi ditu, eta hamar galdu.

Emakumeek galdu, Murtzian

Challenge Ligan lehiatzen den Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak atzo, zapatua, jokatu zuen partida Hozono Global Jairis taldearen kontrako partida Murtzian. ISBko emakumeen ezin izan zuten garaipena lortu, 76 eta 51 bukatu zen lehia.

Lehen laurdena estua izan da, eta 19 eta 14 amaitu zen. Atsedenaldirako, baina, aldea handitzea lortu zuen Murtziako taldeak: 45 eta 24 bukatu zen bigarren laurdena. Hirugarrenean aldea are gehiago handitzea lortu zuen etxeko taldeak, eta 65 eta 34 bukatu zen zatia. Laugarrenean, berriz, garaipena berrestea lortu zuen Espainiako taldeak, nahiz eta ISBk ere aldea murriztea lortu zuen. Andoni Lazkanoren taldea esku hutsik itzuli da, beraz, Murtziatik.

ISBko emakumeak sailkapenaren azken postuetan dira, azken bigarren postuan, hain zuzen ere. Jokatutako hemezortzi partidatatik hiru baino ez dituzte irabazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide