Saharar errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa egiten ari dira

Maialen Etxaniz

Bildutako elikagaiak Elikatu Itxaropena izeneko karabanarekin batera bidaliko dituzte Tindufeko kanpalekuetara. Goizetik arratsaldera bitartean egongo dira elikagaiak jasotzen  Eroski saltokiaren atarian.  

Saharar errefuxiatuei laguntzeko elikagaiak biltzen ari dira gaur goizetik hainbat boluntario Azkoitiko Eroski saltokiaren atarian. Bildutako elikagaiak Elikatu Itxaropena izeneko karabanarekin batera bidaliko dituzte Tindufeko kanpalekuetara. Gaurkoan, Azkoitian ez ezik, Zestoan eta Orion jarri dituzte elikagaiak jasotzeko postuak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide