'Patagonizados' dokumentala emango du ostegunean Anaitasuna Mendi Bazkunak

Andoni Elduaien 2022ko ots. 4a, 14:30

Floreagako On Bosco aretoan eskainiko du mendi bazkunak dokumentala. Patagoniako abenturetan oinarritutako dokumentala ikusi ahal izango dute herritarrek.

Anaitasuna Mendi Bazkunak dokumental baten emanaldia antolatu du datorren ostegunerako, otsailak 10. Adolfo Madinabeitiaren Patagonizados dokumentala eskainiko dute Floreagako On Bosco aretoan, 19:30etik aurrera.

Patagonizados dokumentala abenturari egindako gorazarrea da, norbanako erosotasun-eremutik kanpo eramaten duena doinua. Giro fantastiko eta paregabearen erdian jarriko du ikuslea, hain zuzen ere Hego Amerikako konoaren muturrik australenean, Patagoniako naturaren legeek gobernatzen duten lekuan. Patagoniako gutiziekin harritzeko prest dauden guztientzat da Patagonizados dokumentala.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide