Azkoitia Gukaren zozketak

'Lehendakari gaia' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko ots. 3a, 12:18

Datorren larunbatean 19:00etan hasiko da antzezlana Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Datorren larunbatean, Lehendakari gaia antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak konpainiak larunbatean, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Naiara Aldazabal eta Amagoia Astigarraga bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Gainontzekoek, hemen eros ditzakete sarrerak, 8 eurotan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide