Astelehen gauean 22:30etik astearteko 06:00etara bitartean itxita egongo da ibilgailuentzat Kale Nagusia. Kale horretako 16 zenbakiaren parean itxiko dute bidea, hain zuzen ere, Ruiz Mendiola farmazia aurreko zebrabide parean, Kale Nagusia eta Martin Deuna kalea banatzen dituen gunean.
Gasaren hoditeria instalatzeko lanetan ari dira azken egunetan inguru horretan. Hoditeria puntu horretan sartzekoak direnez astelehenean, udalak azaldu du errepidea ixtea eskatzen dutela lanek. Oteiza frontoietara eramaten duen kalea, Martin Deuna kalea, zabalik egongo da.