Costa Blanca Bike Race mendi bizikleta proba irabazi du Jakes Urangak

Andoni Elduaien 2022ko ots. 2a, 09:49

Podiumeko goiko koskan, bi irabazleak. (Argazkia: utzitakoa)

Larunbatean eta igandean azkarrenak izan ziren Jakes Uranga eta Iker Azkune azpeitiarra. Bi etapak irabazita, Costa Blanca Bike Race mendi bizikleta proba irabaztea lortu zuten.

Jakes Urangak Costa Blanca Bike Race mendi bizikleta proba irabazi du. Joan den asteburuan jokatu zuten proba Alacanteko (Herrialde Katalanak) Calpe herrian, eta Iker Azkune azpeitiarrarekin batera, mendiko bizikleta probako Half modalitatean nagusitu zen azkoitiarra. Bi etapa jokatu zituzten, lehena larunbatean eta bigarrena igandean; azkoitiarra eta azpeitiarra bi egunetan izan ziren azkarrenak.

Larunbatean, 31 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta Uranga eta Azkune lehenak iritsi ziren helmugara, 1.34.11 denbora eginda. Igandean ere helmuga gurutzatzen lehenak izan ziren azkoitiarra eta azpeitiarra. 50 kilometroko proba osatu behar izan zuen bikoteak, eta 2.54.59 denbora egin zuten. Bi egunetan egindako lanaren ondoren, podiumeko lehen koskara igo zen bikotea.

Uranga eta Azkune, bizikleta gainean. (Argazkia: Costa Blanca Bike Race)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide