1938tik 1947. urtera egin zuten salestarrek lehen etapa Azkoitiko Floreaga ikastetxean, eta garai hartako ikasle ohiek Batasunaren Festa ospatu zuten beste urte batez atzo, San Joan Bosco egunaren bezperan. Ohi bezala, meza egin zuten lehendabizi, eta argazkia atera zuten eskolako sarrerako eskaileretan. Dozena bat lagun elkartu ziren atzokoan. Izan ere, kide batzuek huts egin zuten, antolatzaileen esanetan Covid-19a dela-eta konfinatuta zeudelako. "Hala ere, datorren urtean berriz biltzeko desioa adierazi genuen", esan dute.