Etzi, astelehena, hasiko da buruz buruko Atano III.a Pilota Txapelketaren XLVII. edizioa. Benjaminak eta kimuak arituko dira nor baino nor gehiago lehian, eta hiru egunetan jokatuko dituzte lehen partidak, Gurea pilotalekuan. Etzi, 2012an jaiotako benjaminen txanda izango da, eta, guztira, sei partida jokatuko dituzte. Honako pilotariek jokatuko dute elkarren aurka: Aiur Alkorta eta Julen Azpiazu, Alex Juaristi eta Zuhaitz Vela, Aratz Orozko eta Ekain Juaristi, Peio Endemaño eta Aunitz Zaldua, Jakes Kortadi eta Jokin Alkorta, eta Julen Iraeta eta Jon Ucin.
Hurrengo norgehiagokak, berriz, asteazkenean izango dira. 2013. urtean jaiotako benjaminek eta 2011. urtean jaiotako kimuek jokatuko dituzte partidak. Honakoak izango dira elkarren aurka arituko diren pilotariak: Ekaitz Astigarraga eta Aimar Iturralde, Aitzol Garate eta Ian Juaristi, Jurgi Subinas eta Oihan Mendizabal, Unax Oteiza eta Janik Paredes, eta Ibai Etxeberria eta Ibai Zamora. 17:15ean hasiko dira aurreneko partidak.
Bestalde, ostegunean, otsailak 3, 2010. urtean jaiotako kimuen txanda izango da. Honako pilotariak arituko dira elkarren aurka lehian: Joanes Juaristi eta Xabat Sudupe, Unax Irulegi eta Araitz Arellano, eta Janik Larrañaga eta Pello Alkorta.