Presoen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea izango da bihar

Andoni Elduaien

Azaroan egindako elkarretaratzeko irudia. (Argazkia: Sare)

19:30ean izango da mobilizazioa, plazan, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die Azkoitiko Sarek.

Bihar, ostirala, urtarrileko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sarek plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide