Batasunaren Festa ospatzeko, meza egingo dute igandean Floreagako elizan

Andoni Elduaien 2022ko urt. 24a, 13:20

2020an egin zuten ospakizuneko argazkia. (Floreaga)

Datorren igandean, meza egingo dute lehenik Floreaga ikastetxeko hainbat ikasle ohik, eta ondoren, talde argazkia aterako dute.

1938tik 1947ra egin zuten salestarrek lehen etapa Azkoitiko Floreaga ikastetxean, eta garai hartako ikasle ohiek Batasunaren Festa ospatu ohi dute urtero On Bosco egunaren bueltan. Aurten, urtarrilaren 31an, astelehenez, egokitzen da On Bosco eguna, eta aitzakia hori hartuta, datorren igandean, urtarrilak 30, egingo dute Batasunaren Festa Floreagan.

12:00etan, meza egingo dute Floreagako elizan, eta ondoren, beti bezala, talde argazkia aterako dute ikasle ohiek. Beste urteetan eguna bazkari batekin borobildu izan dute, baina aurten ez dute egingo "pandemiaren egoera" dela eta. Ospakizunaren antolatzaileek adierazi dute datorren urtean egingo dutela, egoerak ahalbidetzen badu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide