Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2022ko urt. 24a, 11:00

Lanak egiten ari diren guneko irudi bat.

Gaur ere itxita egon da GI-631 bat errepidea, leherketak zirela medio. Itxiera 13:00etarako aurreikusi bazuten ere, ordu erdi aurreratu dute. rdu laurden lanak egin ondoren, zabalik da berriz ere.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, astelehena, itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat leherketa egin behar baitzituzten. Nahiz eta 13:00 ingururako aurreikusi zuten errepidearen itxiera, 12:30ean itxi dute, eta duela minutu gutxi zabaldu dute. Dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke errepidean.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide