Atzo jokatu zuten Azkoitiko Dean eta Azpeitiko Intz tabernek antolatutako pala txapelketaren finala, Azpeitiko Frontoi Txikian. Lehiaren lehen edizioko finala Albi-Astiazaran azpeitiarrek eta Salegi-Lazkano getariarrek jokatu zuten 16:00etan hasita, eta norgehiagoka estua jokatuta, 30 eta 26 nagusitu ziren Salegi eta Lazkano.
Hainbat lagun izan ziren bi bikoteak animatzen pilotalekuan; hotza eginagatik, herritarren beroa sentitu zuten lau palistek. Lehen edizioko txapela jatzi zuten Salegik eta Lazkanok, eta ondorioz, izen-ematearekin bildutako diruaren %70 jaso zuten horiek. Zenbateko horren gainerako %30a, berriz, Albik eta Astiazaranek eskuratu zuten.
Txapelketa Azkoitiko eta Azpeitiko frontoietan jokatu dute, eta orotara, 30 bikote aritu dira txapelaren bila. Antolatzaileen arabera, "sekulako" erantzuna izan du txapelketak.
Hona hemen atzoko finaleko argazki batzuk: