'Lamb', 'The King's Man' eta 'Canta2' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko urt. 26a, 08:20

'The King's Man: La primera misiĆ³n' filmaren irudi bat.

Larunbatean, ez da film emanaldirik izango Baztartxo antzokian, Tartalo gaztaren sekretua haurrentzako antzezlana eskainiko baitute, 18:00etan hasita.

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean, Lamb, The King´s Man: la primera misión eta Canta2 filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, 19:30ean, Lamb zineforuma eskainiko du Zinetogram taldeak antzokian. Larunbatean, bestalde, ez da film emanaldirik izango herrian; izan ere, Logela Multimedia konpainiak haurrentzako Tartalo gaztaren sekretua antzezlana eramango du Baztartxora.

Igandean, aldiz, bi film emango dituzte. 17:00etan, haurrentzako Canta2 filma ikusi ahal izango da, eta 19:30ean, The King´s Man: la primera misión filma. Astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan eskainiko dute bigarren aldiz The King´s Man: la primera misión filma. Hona hemen aste honetako bi filmen aurrerapen bideoak:

Lamb zineforuma:

The King´s Man: la primera misión filma:

Canta2 filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide