Lesioaren osteko hilabeteak "gorabeheratsuak" izan zirela azaldu du Orozek, baina profesionalen nahiz ingurukoen laguntza handia jaso duela aitortu du, eta horrek "indar handia" eman diola. Hori dela eta, nahiz eta une batzuetan jokorako grina galdu, pixkanaka-pixkanaka lehiakortasunerako harra "piztu" zitzaiola ere kontatu du.
Gaur egun "ondo" dagoela adierazi du azkoitiarrak, baina oraindik lanean jarraitzearen garrantzia ere jarri du mahaigainean. Datozen aste eta hilabeteetan profesionalen argibideei jarraituko die Acunsa Basketeko kapitainak, eta hurrengo partidetan kantxan arituko dela aurreratu du. ISBren aurkako derbia otsailean izango dela ere jakinarazi du Orozek.