Anaitasuna Mendi Bazkunak urteko batzar nagusia egingo du datorren asteazkenean, hilak 26, Kultur Etxeko bigarren solairuko aretoan, eta, bertan, hainbat gai izango dituzte hizpide mendi elkarteko kideek, 19:30ean hasita.
Iazko apirilean berritu zuten elkartearen gidaritza Anaitasunako MBkoek, zuzendaritza batzordeak hamar urte beteta baitzituen ardurak hartu zituenetik. Hala, herriko mendizaletasuna sustatzea helburu, lau gaztek hartu zuten ardura. Honako lotura honetan irakur daiteke Nerea Uranga kazetariak zuzendaritzako kide berriei eginiko elkarrizketa.