Dean eta Intz tabernek antolatutako pala txapelketaren finala jokatuko dute larunbatean Azpeitian

Ihintza Elustondo 2022ko urt. 20a, 09:12

Dean-Intz pala txapelketako partida bat, Goiko Losan.

Albi-Astiazaran eta Salegi-Lazkano bikoteek jokatuko dute finala, 16:30ean hasita, Frontoi Txikian. Guztira, 30 bikotek parte hartu dute lehian.

Azkoitiko Dean eta Azpeitiko Intz tabernek antolatutako lehen pala txapelketaren finala jokatuko dute larunbatean, hilak 22, Azpeitiko Frontoi Txikian. 16:30ean hasiko da neurketa, eta Albi-Astiazaran bikoteak Salegi-Lazkano bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak. Bikote irabazleak inskripzioetan bildutako diruaren %70 eta txapela eskuratuko ditu, eta bigarren gelditzen den bikoteak, berriz, inskripzioen %30.

Dean-Intz pala txapelketaren lehen edizioa izan da aurtengoa, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "sekulako erantzuna" izan du. Guztira, 60 pertsonak parte hartu dute lehian; hau da, 30 bikotek. Partaide gehienak Azkoiti-Azpeitikoak izan dira, nahiz eta batzuk Zumaitik ere etorri diren txapelketa jokatzera. Partida guztiak Azkoitiko eta Azpeitiko frontoietan jokatu dituzte, eta azken neurketak ikusten "jende ugari" elkartu dela azaldu dute antolatzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide