Aizkibel kalea itxiko dute ostegunean eta ostiralean, garabi-dorrea desmuntatzeko

Andoni Elduaien 2022ko urt. 18a, 13:11

Aizkibel kaleko lanak, joan den urteko urrian.

Ostegunean, 07:00etan itxiko dute errepidea, eta ostiralean, 18:00etan ireki. Lanen arabera, posible da errepidea lehenago irekitzea.

Aizkibel kalea itxita egongo da ibilgailuentzat datorren ostegunean eta ostiralean, hilak 20 eta 21, Tekla gunean eraikitzen ari diren etxebizitzetan dagoen garabi-dorrea desmuntatzeko lanak egin behar dituztelako. Zehazki, kalea itxita egongo da osteguneko 07:00etatik ostiraleko 18:00etara arte.

Udalak azaldu duenaren arabera, lanak azkarrago amaituz gero, bidea ere lehenago irekiko dute. Hala eta guztiz ere, erakundeak nabarmendu du hori dela itxialdiaren aurreikuspena. Lanek irauten duten bitartean, Floreaga auzoko sarrera-irteerak norabidearen arabera Klara Donea, Auzmendi Bidea eta Zuazola kaleetatik egin beharko dela nabarmendu du udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide