Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea, zabalik

Andoni Elduaien 2022ko urt. 10a, 14:54

Lanak egiten ari diren gunea, Aizpurutxon. (Aldundia)

Gaur ere itxita egon da GI-631 bat errepidea, leherketak zirela medio. 14:30 inguruan itxi dute errepidea, baina zabalik da berriz ere.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, astelehena , itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat leherketa egin behar baitzituzten. 14:30 inguruan itxi dute errepidea, eta duela minutu gutxi zabaldu dute. Dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke errepidean.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide