Azkoitia Gukaren zozketak

Maxixatzenek zozkatu ditu Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrera bikoitzak

Anartz Izagirre

Iñigo Oruesagasti eta Edurne Viguera bazkideak izan dira sarreren irabazleak, eta oñatiarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan.

Ruper Ordorikak kontzertua emango du etzi, Baztartxo antzokian, 19:00etan, eta musikariak zuzenean aurkeztuko du azaro erdialdean argitaratu zuen Amour eta toujour disko berria. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu, eta Iñigo Oruesagasti eta Edurne Viguera bazkideak izan dira zozketaren irabazleak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide