Bertan behera gelditu da Acunsa Gipuzkoa Basketen eta Juaristi ISBren larunbateko derbia

Andoni Elduaien 2022ko urt. 4a, 12:05

Artxiboko irudi bat. (Mikel 'Otola')

Donostiako saskibaloi taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez, taldean atzeman dituzten "hainbat positibok" eragin dute partida atzeratzea.

Urrezko LEB ligako derbia jokatzekoak ziren datorren larunbatean, urtarrilak 8, Acunsa Gipuzkoa Basket eta Juaristi ISB. Donostiako Illunben zuten 15. jardunaldiko partida, baina Gipuzkoa Basketek jakinarazi duenez, neurketa bertan behera gelditu da, Donostiako taldean "hainbat positibo" atzeman ondoren. Derbiak data berria izango du, baina oraindik ez dute jakinarazi noiz arituko diren elkarren aurka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide