Magiklown ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da gaur, astelehena, Elkargunean. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas dira ikuskizuneko protagonistak, eta magia nahiz pailazoen ikuskizuna uztartzen dituzte saioan. Besteak beste, hainbat magia trikimailu egin dituzte herritarren aurrean, eta gozatu ederra hartu dute emanaldira joan direnek.