Denis Galarzak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, kadeteen bigarren mailako kategorian

Anartz Izagirre

Denis Galarza garaikurrarekin, Ataunen. (Oteiza pilota elkartea)

Ilunpe elkarteko Iñigo Sarasuaren aurka neurtu ditu indarrak, eta 18-0 irabazi dio. Ataunen (Gipuzkoa) jokatu dute partida gaur goizean.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa amaierara iritsi da, eta gaur, igandea, eskuz banakako finalak jokatu dituzte Lazkaon eta Ataunen (Gipuzkoa). Bigarren mailako partidak Ataunen izan dira, eta Denis Galarza Oteiza pilota elkarteko jokalariak 18-0 irabazi dio finala Ilunpe elkarteko Iñigo Sarasuari, kadeteen bigarren mailako kategorian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide