Euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute bihar Azkoitian

Anartz Izagirre

Euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioko irudi bat.

Plazatik abiatuko da mobilizazioa, 18:30ean, eta leku berean amaituko da. 

Iazko etenaren ostean, aurten euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa izango da Azkoitiko kaleetan zehar. Plazatik abiatuko da mobilizazioa Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako. BIDEAN lelopean, bihar, abenduak 31, 18:30ean hasita. Azkoitiko Sarek antolatu du manifestazioa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide