Ahoztar Zelaietak 'Residencias SA' liburua aurkeztuko du gaur Elkargunean

Anartz Izagirre

Ahoztar Zelaieta.

19:00etan izango da aurkezpena, Elkargunean, eta edonork izango du joateko aukera.

San Jose egoitzako senide taldeak antolatuta, Residencias SA: El negocio de los cuidados en Euskal Herria liburua aurkeztuko du gaur, osteguna, Ahoztar Zelaieta kazetariak. 19:00etan izango da aurkezpena, Elkarguneko Herriko plaza aretoan, eta edonork izango du hara joateko aukera.

Egoitzen inguruko hainbat gai lantzen ditu Zelaietak bere liburuan; besteak beste, erresidentzien pribatizazioak eragindako kalteak azaltzen ditu, eta fikziozko pertsonaien bitartez egoitza bateko egunerokotasunera gidatzen du irakurlea. Gai horietaz arituko da gaurko solasaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide