Azkoitiko Udalak eta Gurutze Gorriak hitzarmena sinatu dute, eta adostasun hori oinarri, udalak 4.000 euroko laguntza emango dio Azkoitiko taldeari, "boluntariotzari esker, erakundeak gizarteari ematen dion zerbitzuagatik eta laguntzagatik". Udalak adierazi duenez, garraio egokitu zerbitzua ematen die Gurutze Gorriak Gureakeko erabiltzaileei, eta auzoetako festetan edota lasterketetan asistentzia eskaintzen du. Gaur, asteazkena sinatu dute hitzarmena Janire Igoa udaleko Ongizate zinegotziak eta Aitor Errazu Gurutze Gorriko lehendakariak.