Ireki dute Gabonetako haur parkea

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 28a, 12:15

Ostegunera bitartean izango da zabalik parkea, Elkargunean. Egungo osasun egoera tarteko, hainbat txandatan banatuta joan beharko dute haurrek hara.

Gaur zabaldu dute haurrentzako Gabonetako parkea, Elkargunean. Ostegunera bitartean izango dute haurrek eta gaztetxoek hara joateko eta askotariko jolasez gozatzeko aukera. "COVID-19ak eragindako antolaketari dagokion ziurgabetasuna tarteko", aurten haur parkerako sarrerak aurrez eskuratu behar izan dira; izan ere, txanda bakoitzean erabiltzaile kopuru jakin bat sartuko da parkera.

Parkeko egunak lau ordutegitan banatu dituzte. Lehen txanda, 11:00etatik 13:00etara egingo dute; bigarren txanda, 15:00etatik 16:00etara izango da, eta tarte horretan aniztasun funtzionala duten haurrek izango dute lehentasuna. Hirugarren txanda, 16:00etatik 17:50era izango da; eta laugarren eta azken txanda, 18:10etik 20:00etara. Gazteria sailak gogorarazi du haurren gurasoek Elkarguneko harmailetan egon beharko dutela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide