Jon Orbegozok irabazi du Udazkeneko Tenis Txapelketa

Ihintza Elustondo

Udazkeneko Tenis Txapelketako finala jokatu dute gaur Txerloian, eta koadro nagusian, Jon Orbegozo gailendu zaio Agustin Quintanari. Quik koadroan, Odei Sierra izan da nagusi.

Txerloia tenis klubak antolatuta, Udazkeneko Tenis Txapelketako finala jokatu dute gaur, Txerloiako pistetan. Koadro nagusian, Jon Orbegozo azpeitiarra gailendu da gaurko lehian. Hain zuzen ere, 6/3, 6/1 irabazi dio Agustin Quintana azkoitiarrari. Quik koadroan, berriz, Odei Sierra arrasatearra eta Aitor Falcon tolosarra ziren lehiatzekoak, baina partida ezin izan dute jokatu, Falconen osasun arazoak tarteko; beraz, Sierra izan da garaile. Ondoren, argazkia atera dute lehiakideek eta antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide