Goizaldean, San Martin ermitako kanpaia lapurtu dutela jakinarazi dute bertako bizilagunek. Piotar familia han bizi da duela urte batzuetatik, eta haiek Maxixatzeni azaldu diotenez, "zarata batzuk" entzun dituzte 03:00 aldera. Jaiki eta zer gertatzen zen begiratu dutenerako, ohartu dira falta zela ermitako kanpaia.
Historia handikoak dira San Martingo ermita nahiz bertako kanpaia, eta azkoitiarrentzat esanahi handikoak. 1993an Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurune arkeologiko babestu gisa izendatu zuen ingurunea. Gainera, 1555. urteaz geroztik, San Martin egunez kanpaia jotzeko ohitura dago herrian, eta askok eta askok kutuna dute leku hori. Piotarrek "pena" hartu dute gaur kanpairik gabe esnatu direnean, eta esan dute "lehenbailehen" San Martinera kanpai berria ekartzeko ahalegina egingo dutela.
Abenduak 29, 10:00: Maxixatzenek Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea da hau.