Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, osteguna, itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat leherketa egin behar baitzituzten. 13:20 inguruan itxi dute errepidea, eta 13:35ean zabaldu dute. Dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke errepidean.
Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.