Olentzerok Floreaga ikastetxeko ikasleak bisitatu ditu arratsaldean

Andoni Elduaien 2021ko abe. 21a, 19:42

Arratsaldean bisitatu ditu Olentzerok Floreaga ikastetxeko ikasleak. Bihar, berriz, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak jasoko dituzte ikastetxean.

Olentzero Floreaga ikastetxean izan da gaur, asteartea, arratsaldean. Ikazkina 15:00etan iritsi da ikastetxera, eta ikasle txikienak agurtzeko guztiekin egoteko tartea ere hartu du.

Olentzerok umeen eskariak nahiz desioak entzun eta gutunak jaso ditu gaur, ostiral gauean etxez etxe ibili aurretik. Gelaz gela ibili da Olentzero, eta ez da ikasleekin ahaztu; izan ere, gozokiak banatu dizkie guztiei. Honako lotura honetan ikus daitezke arratsaldeko argazki guztiak. 

Bihar, bestalde, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek bisitatuko dute Floreaga ikastetxea. Urtero moduan, hiru Errege Magoek ere neska-mutilek idatzitako eskutitzak jasoko ditute goizean.

Argazkiak: Floreaga ikastetxea

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide