Kukuherri Elkarteak antolatuta, Jakoba Errekondo agronomistak eta paisajistak hitzaldia emango du asteazkenean, Abaraxka aterpetxean; 18:30ean hasiko da Errekondoren solasaldia. Hainbat azalpen emateaz gain, usurbildarrak jendearen galderak erantzungo ditu. Baratzeei, fruta arbolei, lorategiei eta basoari lotutako galderak egin ahalko dituzte herritarrek.
Errekondo ezaguna da hainbat hedabidetan landareen inguruan parte hartzeagatik, hala nola Argia aldizkarian, Euskadi Irratiako Landaberri saioan, eta Bizi-Baratzea webgunean. Elhuyar zientzia aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da usurbildarra. Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du teknikari gisa, baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen ere.