"Neurri handiko lur jausia" gertatu zen joan den ostiralean Elosuan, eta azken egunetan errepidea garbitzen aritu dira. Elosuko auzo batzordeko kideek Maxixatzen.eus-i jakinarazi diotenez, ordea, amaitu dituzte lurra, zuhaitzak eta haitzak kentzeko lanak, eta ireki dute Elosutik Bergarara doan errepidea.
Gorlatik Bergarara (Gipuzkoa) doan errepidearen hasieran izan zen luizia ostiralean, GI-3750 errepideko 11 eta 12 kilometroen artean. Hori dela eta, auzotarrek errepidea itxita izan dute azken bost egunetan. Luiziaren arrastoak nabariak badira ere, dagoeneko normaltasunez igaro daitezke gunetik ibilgailuak.