Zabalik da Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2021ko abe. 15a, 12:14

Gaur ere itxita egon da GI-631 bat errepidea, leherketak zirela medio. Atzo aurreikusi zutena baino ordubete lehenago, 11:30ean, itxi dute errepidea. hiru ordu laurden beranduago, zabalik da berriz ere.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, asteazkena, itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat leherketa egin behar baitzituzten. 12:30ean aurreikusi zuen errepidearen itxiera aldundiak, baina 11:30ean itxi dute. Hiru ordu laurdenen ondoren, zabalik da berriz ere bi herrien arteko errepidea.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide