Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta bihar, asteazkena, itxi egingo dute errepidea 12:30ean, leherketak egin behar baitituzte 27. kilometroaren parean. Hori dela eta, eguerditik abisu berria ematen duten arte itxita egongo da errepide hori.
Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.