Munategiko santutxoa konpontzeko lanak hasi dituzte

Andoni Elduaien 2021ko abe. 14a, 11:40

Munategiko santutxoa, obretan. (Nerea Uranga)

Azkoitia eta Azpeitia arteko mugan dagoen Munategiko santutxoa konpontzeko lanak hasi zituzten atzo, astelehena. Aldamioa jarri dute eraikinaren buelta osoan, eta teilatua eta eraikinaren zenbait zati konponduko dituzte. Azkoitiko eta Azpeitiko udalen arteko adostasunaren ondoren hasi dira Munategiko santutxoaren eraberritze lanekin.

Santutxoak herri sarreretan edo irteeretan egon ohi dira, eta gurutze edo irudi erlijioso bat izan ohi dute normalean. Munategiko santutxoak Azkoitiko eta Azpeitiko harmarriak ditu alde banatan.

Azkoitiko harmarria, Munategiko santutxoan.

Azpeitiko harmarria, Munategiko santutxoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide