Zabalik da Azkoitiko misio taldearen Bidezko Merkataritza denda. Azoka Plazan udalak duen lokalean ireki dute denda, eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara irekiko dute denda, eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara. Garapenean Bidelagun aste solidarioaren barruan zabaldu dute denda.
Misio taldeak osasunean, hezkuntzan, azpiegituretan eta lanerako prestakuntzetan behar gehien dituzten komunitateen garapen soziala sustatzen du. Denda bisitatzen dutenek produktu anitzak ikusteko aukera izango dute, besteak beste, janariak, arropa eta jolasak. Ekimenaren helburua da ekoizle txikienen edo nekazarien artikuluak eskaintzea, horien bizi baldintzak hobetzeko asmoz.