Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Anartz Izagirre 2021ko abe. 7a, 14:27

GI-631 errepideko lanen irudi bat.

Gaur ere itxita egon da GI-631 bat errepidea, leherketak zirela medio. Duela ordubetetik, ordea, bidea irekita dago berriro.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, asteartea, itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat leherketa egin behar baitzituzten. Duela ordubete adierazi dutenez, irekita dago berriro errepidea.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide