Asador Iruñak egin ditu plaza gehien San Andres idi dema sariko lehen jardunaldian

Anartz Izagirre 2021ko abe. 7a, 10:26

49 plaza egin zituen Maruriko (Bizkaia) idi pareak Gurea pilotalekuan. Bestalde, beste hiru itzain aritu ziren atzoko jardunaldian: Intxaurburu hernaniarrak, Olazabal eraikuntzak lezoarrak eta Bixkiak errezildarrak. Gaur, bigarren saioa izango da, 22:00etan hasita.

Azkoitiko Probalari Elkarteak antolatuta, San Andres idi dema sariaren lehen jardunaldia jokatu zuten atzo, astelehena, Gurea pilotalekuan. Guztira, lau itzain eta horien idi parea aritu ziren nor baino nor gehiago, eta Maruriko (Bizkaia) Asador Iruña taldea izan zen plaza gehien egin zituena; hain zuzen ere, 49 plaza egin zituen 7,5 kiloko gainkargarekin. Bigarren postuan, Olazar Eraikuntza Lezoko taldea izan zen, 48 plaza, 3,84 metro eta bi zinta eginda (57 kiloko gainkargarekin); hirugarren, Bixkiak Errezilgo taldea izan zen, eta 42 plaza eta 2,30 metro egin zituen (42 kiloko gainkargarekin); eta, azkenik, Intxaurburu Hernaniko taldeak 34 plaza egin zituen (16,5 kiloko gainkargarekin).

Gaur, asteartea, kintopeko proben bigarren jardunaldia izango da Gurean, 22:00etan hasita, eta beste hiru demalari arituko dira lehian: Txinlo, Lopategi eta Oliden. San Andres idi dema sariaren azken jardunaldia izango da, gainera, gaurkoa, eta Gipuzkoako hiru demalari onenak urtarrilean izango den Saizar finalera sailkatuko dira.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide