Azkoitiko Udalaren Berdintasun sailak antolatuta, hiru tailer eskaini ditu Malen Etxeak Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, eta atzo, igandea, egin zuten azken saioa. Honako hiru tailerrak eskaini dituzte: Mindfulness. Sentitu eta bizi hemen eta orain, Aldaketei aurre egiten eta amets berriak eraikitzen eta Jabekuntzarako antzerkia deiturikoak.