Danobatgroup industria taldea espezializatuta dago makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan. Danobatgroup kooperatibaz gain, Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea.
Danobatgroupek harreman sare zabala du, eta lanerako hizkuntza asko erabiltzen eta kudeatzen ditu. Euskal Herriko lantegietako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin, ordea, hartua du euskara erabiltzeko erabakia. Horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak eta lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak.
Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan...
Baina, egunerokotasunetik haratago, gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi dio Danobatgroupek.
Aurten, aurreko urteetako bidea jarraituz, lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahi izan du Danobatgroupek Euskararen Eguneko lehiaketaren bidez, eta gizarte osora zabaldutako lehiaketak badu sariduna:
Aitzol Beristain
Zorionak, Aitzol, zuretzat da Bizkaiko zuhaitz-etxe batean gaua bi lagunentzat.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.
Euskaraz izango gara