Ainhoa Marini egokitu zaio Zubiaurre Igeriketa Klubaren 2.500 euroko diru-saria

Ane Olaizola

09723 zenbakiari esker jaso du Marinek txekea, herriko dendetan gastatu dezan.

Zubiaurre Igeriketa Klubaren zozketak badu irabazlea: Ainhoa Marini egokitu zaio 2.500 euroko diru-saria, herriko dendetan gastatzeko, 09723 zenbakiari esker. Imanol Gaitan Zubiaurre klubeko zuzendaritza taldeko kidearen eskutik jaso du Marinek txekea.

Aurten, Rural Kutxarekin eta Herrixen dendarien elkartearekin elkarlanean antolatu du Zubiaurrek zozketa, eta San Andres eguneko Onceko zozketan egokitutako azken lau zenbaki sarituaren jabearentzat izan da saria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide