Ia bost orduz itxita egon ondoren, zabalik da Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2021ko abe. 2a, 18:19

13:20 inguruan itxi dute errepidea, eta ia bost orduren ondoren, zabalik da berriz ere bi herrien arteko errepidea.

Gaur, osteguna, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egon da 13:20 inguruaz geroztik, 27. kilometroaren parean. Azken asteetan bezala, gaur ere leherketak egin dituzte gunean, Gipuzkoako Foru Aldundia aurreratzeko errei bat eraikitzen ari baita puntu horretan. Bost ordu eskas egon da errepidea itxita, baina berreskuratu du berriz ere ohiko zirkulazioa.

Twitter eta Whatsapp bidez jakinarazi dutenez, dagoeneko ireki dute errepidea. GI-631 errepidean egiten ari diren lanen eraginez, errepidea mozten dute aldiro, leherketak egin behar dituztelako han. Hain zuzen ere, leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa Whatsappez jaso nahi izanez gero, 672 69 05 64 telefono zenbakira idatz daiteke, taldera atxikitzeko eskatuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide